Mikel Iriarteren erretiroa - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
Mikel Iriarteren erretiroa - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP
Mikel Iriarteren erretiroa
2025/03/10
Eskolako komunitate osoak, irakasle zein ikasleek, omenaldia eskaini diogu gure lankide den Mikel Iriarteri, bere erretiroa ospatzeko.
Eskolako pasilloan zehar egindako agur beroarekin hasi zen ekitaldia, eta jarraian, bere bizitzako une garrantzitsuenak bildu zituen bideo hunkigarri bat proiektatu genuen.
Omenaldia borobiltzeko, bere lankide batzuk aurresku bat dantzatu zuten Mikelen omenez eta azkenik, eskolako kide guztion partez, opari bat eman zitzaion, urte hauetan guztietan egindako lanaren eskertza adierazteko.
Eskerrik asko, bihotzez, gurekin partekatutako momentuengatik!