Hezkuntza eskaintza

Lanbide Heziketa Berezia

LHB Hezkuntza Eskaintza

Ostatu eta garbiketa arloko laguntzailea

Lanbide Heziketa Bereziko zikloen helburua da hezkuntza premia berezi aldi baterako edo iraunkorrak dituzten gazteen prestakuntza eta kualifikazio beharrei erantzutea; gazte horiek, haien berariazko hezkuntza premien ondorioz, hezkuntza arloko sostengu eta arreta jakin batzuk behar dituzte, eta haien autonomia pertsonal eta sozialak arrazoizko itxaropenak ematen dizkie zenbait lanpostu eskuratzeko.

  • 4 ikasturte
  • 8 plaza

Matrikula

Triptikoa

 

Oinarrizko Lanbide Heziketa

OM Elementu Metalikoen Fabrikazioa

Elementu Metalikoen Fabrikazioa

Titulu honen gaitasun orokorra da material metalikoekin (ferrikoak eta ez-ferrikoak) mekanizatzeko eta muntatzeko oinarrizko eragiketak egitea fabrikazio mekanikorako, eta jarduketa lagungarriak egitea elementuen eta ekipo elektriko eta elektronikoak muntatzean eta mantentzean, adierazitako kalitatearekin lan eginez, lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak errespetatuz eta ahoz eta idatziz gaztelaniaz eta, hala balegokio, harekin batera ofiziala den hizkuntzan komunikatuz, baita atzerriko hizkuntza batean ere.

  • 2 ikasturte
  • 14 plaza

Matrikula

Triptikoa

Oinarrizko Lanbide Heziketa

OM Informatika

Bulegoko Informatika

Tituluaren gaitasun orokorra honetan datza: sistema mikroinformatikoak, periferikoak eta datu-komunikazioko sareak muntatu eta mantentzeko laguntza lanak egitea eta dokumentuak tratatu, erreproduzitu eta artxibatzea, adierazitako kalitatearekin lan eginez, segurtasunez eta ingurumena babestuz, norberaren ekimenez eta erantzukizunez arituz, eta ahoz eta idatziz gazteleraz komunikatuz, eta, kasua bada, hizkuntza ofizialkide propioa edo atzerriko hizkuntzaren bat erabiliz.

  • 2 ikasturte
  • 14 plaza

Matrikula

Triptikoa

 

Erdi Mailako Heziketa Zikloa

EMHZ Administrazio Kudeaketa

Administrazio Kudeaketa

Titulu honek ematen duen ahalmen orokorrak giza baliabide, komertzial, kontabilitate, digital,
fidantziari eta fiskal eremuan laguntza administratiboko eragiketak gauzatzea.

Bezero/erabiltzailearentzako arreta gisa jarduerak egitea enpresa pribatu zein publikoetan,
indarrean dagoen araudia eta kalitate-protokoloak aplikatuta
, bezeroaren gogobetetzea
ziurtatuta eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauen
arabera jardunda.

Matrikula

Triptikoa

 

Erdi Mailako Heziketa Zikloa

EMHZ Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Erizaintzako Zainketa Lagungarrien lanbide tituluak eri/bezeroari laguntzeko eremuetan osasun arloari dagozkion prestakuntza beharrak bete nahi ditu, oinarrizko osasun laguntza, laguntza komunitarioko eta/edo laguntza espezializatuko erizaintza taldeetan esku hartuz.

  • 2 ikasturte
  • 20 plaza

Matrikula

Triptikoa

 

Erdi Mailako Heziketa Zikloa

EMHZ Natura Inguruneko eta Aisialdiko Gidaria

Natura Inguruneko eta Aisialdiko Gidaria

Tituluarekin natur ingurunean egindako gidaritzarako gaitasunak eskuratuko dituzu, mendiz, bizikletan, uretan eta zaldiz bezeroak gidatzeko . Honetaz gain natur ingurunean aplikatu beharreko lehen sorospenak, aisialdian talde bat dinamizatzeko ezagutzak ere landuko dituzu.

  • 2 ikasturte
  • 20 plaza

Matrikula

Triptikoa

 

Erdi Mailako Heziketa Zikloa

EMHZ Mekanizazioa

Mekanizazioa

Titulu honekin lortu nahi den gaitasun orokorra da Txirbil Harroketazko, Konformaziozko eta prozedura berezietako prozesu ezberdinak burutzea, prestaketa lanak eginez, programatuz, makinak-erremintak erabiliz eta lortutako produktua egiaztatuz kalitate, segurtasun eta ingurugiroaren babeserako espezifikazioak betez.

  • 2 ikasturte
  • 20 plaza

Matrikula

Triptikoa

 

Goi Mailako Heziketa Zikloa

GMHZ Administrazioa eta Finantzak

Administrazio eta Finantzetako Goi-Mailako Teknikaria

Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da: titulu honetako gaitasun orokorraren bidez, kudeaketa eta administrazio eragiketak antolatu eta gauzatzen dira enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza, lan kontabilitate, zerga eta finantza arloko prozesuetan eta, horretarako, indarreko araudia eta kalitatea kudeatzeko protokoloak aplikatzen dira, informazioa kudeatuz, bezeroaren edota erabiltzailearen gogobetetasuna segurtatuz eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauei jarraituz.

Profil hau oso balioaniztuna izanik, Administrazioa eta Finantzak ikasteak aukera emango dizu oso lanpostu desberdinetara egokitzeko eta ia edozein sektore profesionaletan enplegua aurkitzeko. Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako zikloa laneratze maila altua duen gradu praktiko bat da.

Ziklo honetan enpresa baten kudeaketa aitzinera eramateko beharrezkoak diren gaitasunak lortuko dituzu, enpresa batean lan egiten duten sail edo departamentu bakoitzaren ikuspegi orokorra ulertuz eta sail edo Departamentu horietan egin beharreko lanak zikloa osatzen duten modulu edo irakasgaietan landuz.

Graduak, Ofizial Administrariaren lanbidearekin zerikusia duten modulu guztiak ditu. Hauek dira modulu horiek: Giza Baliabideak, Kontabilitatea, Bezeroarentzako Arreta, Finantza Kudeaketa eta beste batzuk. Enpresa Simulazio modulu izanik, modulu guztiak bateratzen dituena.

Zikloan irakasteko erabiltzen den metodologia aktiboa aukera bat da lanbidean emanen diren erronkei aurre egiteko eta gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak eskuratzeko

Zikloa, abiapuntu egokia da ere negozio-ideiak garatzeko, ekintzailetza interesatzen bazaizu

Zikloa enpresekin elkarlanean osatuko da, izan ere, ikasketak modu DUALEan egiten dira.

ERASMUS programaren barruko mugikortasun-programak, zikloa amaitutakoan unibertsitatean sartu ahal izateko 2-3 Talentu Plana eta baita, Zuzendaritzari Laguntzeko Goi Mailako Lanbide Heziketako zikloarekin 2+1 programa jarraituz, bi Goi-Mailetan titulatua izateko aukerak eskaintzen dizkizu.

Matrikula

Triptikoa

 

Goi Mailako Heziketa Zikloa

GMHZ Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntza

Bere lanbide eremua 6 urte beheko haurren hezkuntza da, beraien garapen osoa, joko, sormen, partaidetzaz, afektibitatearen garapenaz, psikomotrizitateaz, autonomia pertsonalaz eta soziabilitateaz sustatzeko. Lanaren alde garrantzitsu batek haurren familien erlazioarekin zerikusia dauka, geroz eta handiagokoa den kultur aniztasuneko ingurune batean.

Profila eta gaitasunak

Titulu honek ematen duen heziketa profilak honako esparrutan profesionalki jarduteko gaitasuna ematen du:

  • Haur Hezkuntza: hezkuntza zentrotan edota haur eskoletan, 0tik 3 urtetako zikloan. Eskola zentroetan 3tik 6 urtetarako etapan ere laguntzaile moduan parte hartu dezake behar bereziko heziketan adingabeen laguntza bezala, gizarterapenerako, jangelan, eskola ordu kanpo ekintzetarako, eta abar.
  • Hezkuntza ez formala: olgeta jarduerekin, aisialdia, ludoketak, bizitoki zentroetan. Naturarekin, turismoarekin, hiriarekin, aisialdiarekin, kulturarekin eta abarrekin erlazionaturiko berariazko programak garatzeko profesional taldeetan sartuz.
  • Gizarte Zerbitzuak: arrisku egoeran dauden adingabeekin erakunde edo lan programetan, familia laguntzaren bitartez.

Heziketa, 0tik 6 urtetako haurrekin zuzeneko esku-hartze soziohezitzailerako gaitasunen eskuratzean zentratzen da, beraien oinarrizko beharren zainketa eta atentzioaren bidez. Zehazki:

    • Hezkuntza elkartearekin erlazio arinak eratu eta mantendu, eta familia, hezkuntza taldea eta beste irudi profesionalekin koordinazioa.
    • Haurtzaroaren arretarako programak programatu, heziz parte hartu eta ebaluatu.
    • Baliabideak modu egokian antolatuz, 0tik 6 urtetarako haur adingabeen garapen autonomoa errazten duten irakaspen – ikaspen metodoak aplikatu.
    • Oinarrizko zainketako lanak bete, hala nola lehen laguntzen eta oinarrizko osasun eta laguntzen zainketa tekniken
    • Ikaskuntzak definitu, ordenatu eta ebaluatu, zerotik sei urtetarako haur garapenaren testuinguruan interpretatuz.

Horrela, bere ekimenaren esparruan agertzen diren egoera haiek antzeman eta orientatu daitezke, familia informatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, beraien ardura beste profesionalei edota zerbitzuei desbideratzeko. Egoera horien aurrean ezartzen diren neurriekin laguntzeko gai izan beharra da ere.

  • 2 ikasturte
  • 20 plaza

Triptikoa

Matrikula

GMHZ Zuzendaritzari Laguntza (Modularra)

Zuzendaritzari Laguntzeko Goi-Mailako Teknikaria

Zuzendaritzari Laguntzeko Goi Mailako Lanbide Heziketako zikloa, Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako zikloaren osagarri moduan aurkezten den eskaintza modularra da, Lanbide Heziketak 2 + 1 egiten duen eskaintzaren barruan.

Proposamen honek aukera ematen die Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako titulatuei ikastetxean bertze ikasturte bat eginez, Goi Mailako Lanbide Heziketako bi gradu lortzeko.

Zikloa ikasturte gehigarri gisa antolatuko litzateke, ikastetxearen ordutegiaren barruan, eta moduluak aldi berean emanez. Behin ikasturtea amaituta, ikasleek titulazio bikoitza lortzeko aukera izango lukete, bi zikloetako moduluen arteko baliozkotzeak dela eta.

Proposatzen den formakuntza osagarri hau hagitz praktikoa izanen da eta erakunde ezberdinen ekitaldien antolaketan, protokolo eta komunikazioan, agenden kudeaketan eta bidaien antolaketan oinarrituko da batik bat.

Enpresetako egonaldia edo praktikaldia, enpresa eta eskola uztartuz eginen da, programa DUALA jarraituz.