GM Animazio Soziokulturala eta Turistikoa - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
GM Animazio Soziokulturala eta Turistikoa - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP

GM Animazio Soziokultural eta Turistikoa
Pertsona dinamikoa bazara, taldeak gidatzea gustatzen bazaizu eta proiektu kultural edo turistikoak sortzeko gogoa baduzu, hau da zure zikloa. Gure online eskaintza modularrari esker, ikasketak zure beharretara egokitu ditzakezu.
Zer ikasiko dut?
Zer ikasiko dut?
Aisialdiko eta kulturako proiektuak antolatzen, kudeatzen eta dinamizatzen ikasiko duzu. Taldeekin lan egiteko baliabideak (jolasak, tailerrak, jaiak) menderatuko dituzu, eta turismo-eremuetan zein esku-hartze soziokulturaletan ekitaldiak diseinatzen trebatuko zara.
Enpresetako egonaldia edo praktikaldia, enpresa eta eskola uztartuz eginen da, programa DUALA jarraituz.
Zein lanpostutarako prestatuko zaitugu?
Zein lanpostutarako prestatuko zaitugu?
-
Aisialdi eta denbora libreko proiektuen koordinatzailea.
-
Animatzaile turistikoa hotel, kanpin eta gurutze-ontzietan.
-
Kultur kudeatzailea udaletan, elkarteetan edo kultur zentroetan.
-
Adinekoen aisialdi-dinamizatzailea egoitzetan edo eguneko zentroetan.
-
Gazte-informazioko teknikaria.
Eskaintza modularraren berezitasunak (Online):
Eskaintza modularraren berezitasunak (Online):
-
Gure online modalitatea modularra da, hau da, malgutasun osoa eskaintzen dizu:
-
Matrikula moduluka: Urtero aukeratu dezakezu zenbat modulu (irakasgai) egin nahi dituzun, zure denboraren arabera.
-
3 ikasturteko plana: Zikloaren karga hiru urtetan banatzeko aukera ematen dizugu, titulua modu mailakatuan eta estresik gabe lortzeko.
-
Uztartzea: Lanarekin, familiarekin edo beste ikasketa batzuekin bateratzeko diseinatuta dago.
ONLINE
ONLINE
-
Online modalitateak malgutasun handia ematen dizu, baina modulu batzuek aurrez aurreko saio praktikoak izan ditzakete (gehienez ordu guztien %30). Gainera, azken azterketa ofizialak aurrez aurre eginen dira gure institutuan.
-
Zure erritmoan: Ez dago ordutegi finkorik, zuk erabakitzen duzu noiz ikasi.
-
Tutoretza hurbila: Irakasle-taldea zurekin egongo da plataforma digitalaren bidez zalantza guztiak argitzeko.
-
Esperientzia praktikoa: Praktikaldiak (LP) zure inguruko enpresa edo erakundeetan egiteko aukera izango duzu.
| Modulua | Zer lantzen da? |
| Kultur animazioa eta kudeaketa | Politika kulturalak, kultur industriak eta ekitaldien antolakuntza. |
| Aisialdi eta denbora libreko animazioa | Jolasak, kirol-jarduerak eta kanpaldien kudeaketa. |
| Turismo-animazioa | Hotel eta gune turistikoetarako espezifikoak diren programak. |
| Talde-dinamika | Taldeen psikologia, lidergoa eta gatazken konponbidea. |
| Komunitate-garapena | Gizarte-esku-hartzea eta partaidetza sustatzeko proiektuak. |
| Ingelesa | Nazioarteko turismoan aritzeko gaitasun eleanitzak. |
| Lantokiko Prestakuntza DUALA | Praktika profesionalak hotel, udal edo kultur elkarteetan. |
Zure etorkizuneko ibilbidea: Ikasten jarraitu nahi?
Zure etorkizuneko ibilbidea: Ikasten jarraitu nahi?
-
Unibertsitate-ikasketak: Zuzeneko sarbidea duzu Graduetara. Kredituak baliozkotu ditzakezu hauetan: Gizarte Hezkuntza, Turismoa, Pedagogia, Psikologia edo Gizarte Lana.
-
Espezializazioa: Ekitaldi handien antolakuntzan edo hirugarren adinekoentzako animazio espezifikoan sakondu dezakezu.
-
Gaitasun digitalak: Online modalitate modularrean ikasteak gaur egun enpresek hainbeste baloratzen duten autonomia eta gaitasun digitala emango dizu.