Online

Modalitate honek malgutasun handiena eskaintzen du, edukiak plataforma digital baten bidez lantzen baitira.

 

  • Nola ikasten da? Ikasleak Google Classroom plataformaren bidez sartzen dira materialetara, bideoetara eta foroetara. Ez dago ordutegi finkorik eguneroko lanetarako eta modu asinkronoan egiten da lan.

  • Presentzialitatea (%30eko muga): Araudiak dioenaren arabera, urrutiko saioak osatzeko aurrez aurreko saioak antolatu daitezke (tutoretzak, tailerrak edo praktikak). Saio hauek gehienez modulu bakoitzaren ordu guztien %30 izanen dira.

  • Azterketak: Ikasturtean zeharreko jarraipena online bada ere, amaierako azterketa ofizialak aurrez aurrekoak eta derrigorrezkoak dira, gure institutuaren egoitzan.

  • Eskaintza Modularra: Ikasslea moduluka matrikulatzen da eta zikloa 3 urtetan (edo gehiagotan) ateratzeko aukera dago.

  • Euskara: Online eskaintza guztia euskaraz izanen da.