“Generoaren araberako lanbideak?” jardunaldia Lekaroz BHI-ko ikasleekin

2024/06/19

Elizondo Lanbide Eskola IIPn, “Generoaren araberako lanbideak?” jardunaldia burutu da berriro ere, baina oraingoan Lekaroz BHI Institutuko 2.DBHko ikasleen partaidetzarekin. Jardunaldi honek bi helburu nagusi izan ditu. Batetik lanbide aukeraketan orientazioan lagundu eta bestetik generoaren araberako lanbide arrakala azalerazi.

Orientazioa eskeintzeko asmoz, Elizondo Lanbide Eskolak dituen 7 lanbide familietako (ostalaritza eta turismoa, fabrikazio mekanikoa, soldadura, erizaintza, administraritza, informatika eta gorputz heziketa) baliabideak aprobetxatuz, ikasleei egoera eta ariketa ezberdinak jarri zaizkie lanbide hauetan nola ikusten diren probatzeko.

Jardunaldi honekin Elizondo Lanbide Eskolak eskualdean ere orientazioa egin eta Hezkidetza planean pausu bat gehiago eman ahal izan du.

Bigarren aldia izan da jardunaldi hau antolatu dela, eta komentatu dutenez oso interesgarria eta aberasgarria izan da esperientzia. Datorren urtean ekitaldi hau egiten jarraituko dugu.

Puede ser una imagen de 6 personas