“GENEROAREN ARABERAKO LANBIDEAK?” jardunaldia

2024/05/17

 

👀🧒👦👷‍♀️👷‍♂️👩‍⚕️👨‍⚕️👀 Elizondo Lanbide Eskola IIPn, “Generoaren araberako lanbideak?” jardunaldia burutu da Doneztebeko Mendaur institutuko 2.DBHko ikasleen partaidetzarekin. Jardunaldi honek bi helburu nagusi izan ditu. Batetik lanbide aukeraketan orientazioan lagundu eta bestetik generoaren araberako lanbide arrakala azalerazi. 
Orientazioa eskeintzeko asmoz, Elizondo Lanbide Eskolak dituen 7 lanbide familietako (ostalaritza eta turismoa, fabrikazio mekanikoa, soldadura, erizaintza, administraritza, informatika eta gorputz heziketa) baliabideak aprobetxatuz, ikasleei egoera eta ariketa ezberdinak jarri zaizkie lanbide hauetan nola ikusten diren probatzeko.
Bestalde, gaur egun generoaren arabera lanbideetan arrakala dagoela azaldu zaie eta honen gainetik norberaren gogoak lehenestera gonbidatu. Gizarteko iruditeri eta mandatuari aurre egiteko egiteko asmoz, ikasle guztiek eskolako lanbide guztiak probatu ahal izan dituzte eta horretarako gidari izan dituzten lanbide eskolako ikasleak ere genero ezberdinetakoak izan dira.

    Jardunaldi honekin Elizondo Lanbide Eskolak eskualdean ere orientazioa egin  eta Hezkidetza planean pausu bat gehiago eman ahal izan du. 

Jardunaldi hau lehen aldiz antolatu da, eta bigarren saioa ekainaren 12an Lekarozko institutoko 2.D.B.H.ko ikasle guztiekin egingo da. 👀🧒👦👷‍♀️👷‍♂️👩‍⚕️👨‍⚕️👀