Akitaniako irakasleak ikastetxera bisitan

2022/10/17

Akitaniako irakasleak KIMUA programa eta ikastetxeak ezagutzera etorri zaizkigu

Joan den astean, urriaren 3tik 6ra, La Rochelle ikastetxeko hamaika irakasle etorri ziren Akitania eskualdetik, ikastetxeko zuzendari pedagogikoarekin, Akitania eskualdeko Berrikuntza arduradunarekin eta Erasmus+ mugikortasunen koordinatzailearekin batera. Bisitaren helburua Nafarroako LHko KIMUA programaren funtzionamendua ezagutzea eta gure zentroek metodologia aktiboetan egiten duten lana bertatik bertara ezagutzea zen.

Cip Elizondo Lanbide Eskola Iipk proiekturik onenak aurkeztu zituen eta ikastetxean metodologia nola aplikatzen duen azaldu zuen.