Haur Hezkuntza - Elizondo Lanbide Eskola - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
Haur Hezkuntza - Elizondo Lanbide Eskola - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP
Haur Hezkuntza - Elizondo Lanbide Eskola
2024/10/24
Elizondoko Lanbide eskolan Haur Hezkuntzako goi zikloa jarri dugu martxan lehenengoz, eta zikloari hasiera emateko Kristina Goñi, Baztango Haur Eskolako zuzendaria, etorri zaigu sarrerako tailer bat egitera.
Tailer honetan landu ditugun gaiak hauexek izan dira:
- Haur eskoletako hezitzaileen rol profesionalean murgilketa: bidelagun izatearen garrantzia, haurrei
sostengua ematearen beharra, zaintzen protagonismoa, errespetua, auto-zainketa.
- Haurra protagonista, atxikimendua garatzea.
- Denak hezten du, denok hezten dugu.
- Une guztiak dira hezitzaileak.
- Espazio hezitzailea. Jolas librea.
Hau dena bizipenetan oinarrituz, haurtzarora eraman gaitu etapa honek duen berebiziko garrantziaz jabetu eta hezitzaile moduan gure ildo pedagogikoa barneratzen joateko.
Azkenik, tailerra bukatzeko, Kristinak Baztango Haur eskolara gonbidatu gaitu han bertan azalduz berain hezkuntza proiektua, haur eskolaren egunerokoa eta estetikaren garrantzia (Malaguzziren hitzetan estetikak errealitate hautemanezina egituratzen baitu).
Malaguzzi.k esaten duen moduan: “Haurrek 100 lengoaia dituzte eta 99 lapurtzen dizkiegu”, gure hezitzaile helburua izango da haurren 100 lengoaia horiek errespetatzeko gai den bidelagun bihurtzea.