Natur Inguruneko eta Aisialdirako gidaritza zikloko ikasleak Berako Udalarekin elkarlanean ibilbideak balizatzen

2024/06/05

🚶‍♀️🚶‍♂️🏔 Azken astetan burututako proiektu baten berri eman nahi dizuegu. Elizondo Lanbide Eskolako "Natur Inguruneko eta Aisialdirako gidaritza" zikloan eskaera jaso zuten Berako Udalaren partetik: bertan diseinatutako 8 mendi ibilbide balizatzea.

Horretarako ibilbideen trackak atondu eta marka edo "balizak" atontzen pasa dute proiektuaren lehen zatia. Lanbide eskolako beste ziklo batzuetako irakasle eta ikasleen laguntza izan dugte horretarako.

Bigarren fase batean, ibilbideak balizatzeko lana egin dute. Talde txikitan banatuak, ikasleak 8 ibilbide ezberdin balizatzeaz arduratu dira; 5 Ibardinetik barna, eta beste 3 Beratik hasita. Horretarako bi egun pasa dituzte lan hau egiten. Marka gehienek egurrezko taulak erabiliz egin dituzte. Kolore biziak erabili dituzte, atzealde txuri batekin. Modu horrertan, errazago ikusten direla iruditzen baitzaie.

Behin ibilbideak markatuta. GPS bitartez grabatutako track-ak argitaratzen saiatuko dira. 🚶‍♀️🚶‍♂️🏔