Ikastetxea - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
Ikastetxea - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP
Ikastetxea
Eginkizuna
Eginkizuna
Kalitatezko lanbide prestakuntza aurreratua, berritzailea, aro digitala aintzat hartzen duena, anitza, proiektuetan eta metodologia berrietan oinarritua eta enpresa eta erakundeei zerbitzua eskaintzen dien ikastetxe publiko, bateratua eta euskalduna eta eskualdean erreferentea gara. Langileon partaidetza, prestakuntza, elkarlana eta asebetetzea sustatuz, pertsona arduratsu, ekintzaile, eleanitz eta trebeak heztea dugu helburu.
Ikuspegia
Ikuspegia
-
Ikastetxe berria (Oronoz-Mugairin) teknologiarik berrienekin hornitua dago eta eskualdeko Lanbide Heziketaren erreferentea da. Eskaintza bateratua eta berritua eskaintzen da.
-
Ikastetxeko eskaintza akademikoak eskualdeko beharrak asetzen ditu eta D ereduan ikasi duten kanpotarrak gurera etortzen dira. Aldi berean, duala, online eta erdipresentzialak diren ikasketak eskaintzen dira.
-
Talde hezitzaile prestatua eta eskaintzen duen zerbitzuarekin inplikatua dago. Etengabeko hobekuntza bultzatzen da.
-
Ikastetxeko jadueretako hizkuntza nagusia Euskara izanik, atzerriko hizkuntzak ere ikasteko aukera izanen da (ingelesa, frantsesa). Bai euskarari zigilua dauka.
-
Prozesuetan oinarrituta dagoen kalitatezko irakaskuntza- ikaskuntza ziurtatzen da. IKKS eta EFQM ziurtatuak daude.
-
Internalizazioa. Ikastetxe honek mugaz gaindiko harremanak ditu, batez ere Iparraldeko eragileekin (Protecfa, Pirynne eta Erasmus+ programak).
-
Azken berrikuntzak ezarriak daude, bai metodologian, baita ikastetxearen kudeaketan ere.
-
Kanpora begirako orientazioa ere egiten da eta inguruko eragile ezberdinekin harremanak ditugu. Kanpoko jardueretan parte hartzen da.
-
Ikastetxe bateratuei legez dagozkien prestakuntza osoa eskaintzen da (oinarrizkoa eta enplegurakoa barne).
-
5S metodologia ikastetxeko esparru guztietan aplikatzen da.
-
Pertsonekin, eragile sozioekonomikoekin eta erakundeekin elkarlanean aritzen da eta sortzen diren beharrei erantzuna ematen zaie. Lan poltsa (INLAN).
-
Ikastetxeko baliabideei etekina ateratzen zaie, behar dutenek eta behar den guztietan erabiltzen baitira.
Balioak
Balioak
-
Komunikazioan eta kudeaketan gardentasuna
-
Ardura
-
Sormena, ekimena, autonomia eta talde lana
-
Etengabeko prestakuntza
-
Esfortzua
-
Bizikidetza: errespetua pertsonei, baliabideei eta inguruneari
-
Segurtasuna eta garbitasuna
-
Euskara eta euskal kultur nortasuna
-
Ingurugiroa eta teknologia
-
Hezkidetza