Collège - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
Collège - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP

Centro escolar
Xedea
Xedea
Kalitatezko lanbide prestakuntza aurreratua, berritzailea, aro digitala aintzat hartzen duena, anitza, proiektuetan eta metodologia berrietan oinarritua eta enpresa eta erakundeei zerbitzua eskaintzen dien ikastetxe publiko, bateratua eta euskalduna eta eskualdean erreferentea gara. Langileon partaidetza, prestakuntza, elkarlana eta asebetetzea sustatuz, pertsona arduratsu, ekintzaile, eleanitz eta trebeak heztea dugu helburu.
Ikuspegia
Ikuspegia
-
Ikastetxe berria (Oronoz-Mugairin) teknologiarik berrienekin hornitua egonen da eta eskualdeko Lanbide Heziketaren erreferentea izanen da. Eskaintza bateratu eta berritua eskainiko da.
-
Ikastetxeko eskaintza akademikoak eskualdeko beharrak asetzen ditu eta D ereduan ikasi duten kanpotarrak gurera etortzen dira. Aldi berean, duala, online eta erdipresentzialak diren ikasketak eskaintzen dira.
-
Talde hezitzaile prestatua eta eskaintzen duen zerbitzuarekin inplikatua dago. Etengabeko hobekuntza bultzatzen da.
-
Ikastetxeko jadueretako hizkuntza nagusia Euskara izanik, atzerriko hizkuntzak ere ikasteko aukera izanen da (ingelesa, frantsesa). Bai euskarari zigilua dauka.
-
Prozesuetan oinarrituta dagoen kalitatezko irakaskuntza- ikaskuntza ziurtatzen da. IKKS eta EFQM ziurtatuak daude.
-
Internalizazioa. Ikastetxe honek mugaz gaindiko harremanak ditu, batez ere Iparraldeko eragileekin (Protecfa, Pirynne eta Erasmus+ programak).
-
Azken berrikuntzak ezarriak daude, bai metodologian, baita ikastetxearen kudeaketan ere.
-
Kanpora begirako orientazioa ere egiten da eta inguruko eragile ezberdinekin harremanak ditugu. Kanpoko jardueretan parte hartzen da.
-
Ikastetxe bateratuei legez dagozkien prestakuntza osoa eskaintzen da (oinarrizkoa eta enplegurakoa barne).
-
5S metodologia ikastetxeko esparru guztietan aplikatzen da.
-
Pertsonekin, eragile sozioekonomikoekin eta erakundeekin elkarlanean aritzen da eta sortzen diren beharrei erantzuna ematen zaie. Lan poltsa (INLAN).
-
Ikastetxeko baliabideei etekina ateratzen zaie, behar dutenek eta behar den guztietan erabiltzen baitira.
Balioak
Balioak
-
Komunikazioan eta kudeaketan gardentasuna
-
Ardura
-
Sormena, ekimena, autonomia eta talde lana
-
Etengabeko prestakuntza
-
Esfortzua
-
Bizikidetza: errespetua pertsonei, baliabideei eta inguruneari
-
Segurtasuna eta garbitasuna
-
Euskara eta euskal kultur nortasuna
-
Ingurugiroa eta teknologia
-
Hezkidetza
Gure instalazioak
Gure instalazioak
Ikusi gure instalazioak
Fabrikazioa eta Tailerrak
-
Mekanizazio Tailerra: Doitasunezko lanetarako gunea. Ekipamendua: tornu paraleloak, fresagailuak, artezketa makinak eta CNC fresagailua.
-
Metal-Eraikuntzen Tailerra: Egitura metalikoak sortzeko espazioa.
Ikaskuntza Metodologia Berriak
-
Kimua Gela: Talde-lanerako diseinatua. Altzari mugikorrei esker, proiektu bidezko metodologia aplikatzeko gela malgua da.
-
Simulazio Gela: Enpresa baten bulego errealaren simulazioa, proiektuak modu praktikoan garatzeko.
Osasun Arloa
-
Erizaintzako Tailerra: Osasun arloko ikasleek euren klase praktikoak egiteko egokitutako espazio espezifikoa.
Kirola eta Aisialdia
-
Frontoia: Atsedenaldietan pilotan jokatzeko edo bestelako jolasez gozatzeko gunea.
-
Gimnasioa: Kirola egiteko instalazio zabal eta egokiak.