Semipresentziala

Eredu hau online eta aurrez aurreko ikasketen arteko zubia da. Eduki praktiko handia duten zikloetarako pentsatua dago.

  • Funtzionamendua: Asteko bi egunetan institutura etorri behar da (arratsaldez, lanean daudenentzat errazagoa izan dadin), eta gainontzeko lan akademikoa online egiten da.

  • Derrigorrezko saioak: Modalitate honetan, zentrora etortzea derrigorrezkoa da saio praktikoetarako. Hemen ez da %30eko mugarik aplikatzen online ereduan bezala; ikastetxeak ezartzen du zein saio diren fisikoak (normalean moduluko orduen %50 inguru izan ohi da).

  • Abantailak: Zuzeneko harremana irakaslearekin eta taldekideekin, tailerrak eta makineria erabiltzeko aukera, eta online plataformaren erosotasuna teoria lantzeko.

  • Euskara: Eskaintza semipresentzial guztia euskaraz izanen da.