Hezkuntza Eskaintza - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
Hezkuntza Eskaintza - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP
Hezkuntza eskaintza

LHB Hezkuntza Eskaintza
Ostatu eta garbiketa arloko laguntzailea
Ostatu eta garbiketa arloko laguntzailea
Lanbide Heziketa Bereziko zikloen helburua da hezkuntza premia berezi aldi baterako edo iraunkorrak dituzten gazteen prestakuntza eta kualifikazio beharrei erantzutea; gazte horiek, haien berariazko hezkuntza premien ondorioz, hezkuntza arloko sostengu eta arreta jakin batzuk behar dituzte, eta haien autonomia pertsonal eta sozialak arrazoizko itxaropenak ematen dizkie zenbait lanpostu eskuratzeko.
- 4 ikasturte
- 8 plaza

OM Elementu Metalikoen Fabrikazioa
Elementu Metalikoen Fabrikazioa
Elementu Metalikoen Fabrikazioa
Titulu honen gaitasun orokorra da material metalikoekin (ferrikoak eta ez-ferrikoak) mekanizatzeko eta muntatzeko oinarrizko eragiketak egitea fabrikazio mekanikorako, eta jarduketa lagungarriak egitea elementuen eta ekipo elektriko eta elektronikoak muntatzean eta mantentzean, adierazitako kalitatearekin lan eginez, lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak errespetatuz eta ahoz eta idatziz gaztelaniaz eta, hala balegokio, harekin batera ofiziala den hizkuntzan komunikatuz, baita atzerriko hizkuntza batean ere.
- 2 ikasturte
- 14 plaza

OM Informatika
Bulegoko Informatika
Bulegoko Informatika
Tituluaren gaitasun orokorra honetan datza: sistema mikroinformatikoak, periferikoak eta datu-komunikazioko sareak muntatu eta mantentzeko laguntza lanak egitea eta dokumentuak tratatu, erreproduzitu eta artxibatzea, adierazitako kalitatearekin lan eginez, segurtasunez eta ingurumena babestuz, norberaren ekimenez eta erantzukizunez arituz, eta ahoz eta idatziz gazteleraz komunikatuz, eta, kasua bada, hizkuntza ofizialkide propioa edo atzerriko hizkuntzaren bat erabiliz.
- 2 ikasturte
- 14 plaza

EMHZ Administrazio Kudeaketa
Administrazio Kudeaketa
Administrazio Kudeaketa
Tituluaren gaitasun orokorra honetan datza: sistema mikroinformatikoak, periferikoak eta datu-komunikazioko sareak muntatu eta mantentzeko laguntza lanak egitea eta dokumentuak tratatu, erreproduzitu eta artxibatzea, adierazitako kalitatearekin lan eginez, segurtasunez eta ingurumena babestuz, norberaren ekimenez eta erantzukizunez arituz, eta ahoz eta idatziz gazteleraz komunikatuz, eta, kasua bada, hizkuntza ofizialkide propioa edo atzerriko hizkuntzaren bat erabiliz.
- 2 ikasturte
- 20 plaza

EMHZ Erizaintzako Zainketa Lagungarriak
Erizaintzako Zainketa Lagungarriak
Erizaintzako Zainketa Lagungarriak
Erizaintzako Zainketa Lagungarrien lanbide tituluak eri/bezeroari laguntzeko eremuetan osasun arloari dagozkion prestakuntza beharrak bete nahi ditu, oinarrizko osasun laguntza, laguntza komunitarioko eta/edo laguntza espezializatuko erizaintza taldeetan esku hartuz.
- 2 ikasturte
- 20 plaza

EMHZ Natura Inguruneko eta Aisialdiko Gidaria
Natura Inguruneko eta Aisialdiko Gidaria
Natura Inguruneko eta Aisialdiko Gidaria

EMHZ Mekanizazioa
Mekanizazioa
Mekanizazioa
Titulu honekin lortu nahi den gaitasun orokorra da Txirbil Harroketazko, Konformaziozko eta prozedura berezietako prozesu ezberdinak burutzea, prestaketa lanak eginez, programatuz, makinak-erremintak erabiliz eta lortutako produktua egiaztatuz kalitate, segurtasun eta ingurugiroaren babeserako espezifikazioak betez.
- 2 ikasturte
- 20 plaza

GMHZ Administrazioa eta Finantzak
Administrazioa eta Finantzak
Administrazioa eta Finantzak
Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da: titulu honetako gaitasun orokorraren bidez, kudeaketa eta administrazio eragiketak antolatu eta gauzatzen dira enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza, lan kontabilitate, zerga eta finantza arloko prozesuetan eta, horretarako, indarreko araudia eta kalitatea kudeatzeko protokoloak aplikatzen dira, informazioa kudeatuz, bezeroaren edota erabiltzailearen gogobetetasuna segurtatuz eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauei jarraituz.
- 2 ikasturte
- 20 plaza