Gartzaingo Eskolako Izena

2022/06/16

Atzo ekainak 15, OLH Fabrikazio Mekanikoko lehenengo mailako ikasleak Gartzaingo eskolara joan ziren Elizondoko Lanbide Eskolan beraiek eginiko izena ipintzera.

Zerbitzu Solidarioen parte izan da proiektu hau eta ikasleak izan dira Gartzaingo eskolak zuen behar bati erantzuna eman dietena. Ederki moldatu dira eta egia esan lan bikaina egin dute.

Izena ipini ahal izateko, Baztango Udaletxeak grua bat utzi zieten eta horrela posible izan zuten egoki ipintzea.

Amaitzeko, Gartzaingo eskolako umeek gosari eder bat prestatu zieten eskertzeko eginiko lana.

Hemen dituzue argazki batzuk!