LARRALDEAKO SAGARDOTEGIAN

2025/10/28

Oinarrizko Mailako Fabrikazioko bigarren mailako ikasleek Larraldea Sagardotegia eta sagardo ekologikoaren ekoizpen-prozesua gertutik ezagutu dituzte. Ikasleek Narbarten sagarrak bilduz abiatu dute jardunaldia, eta ondoren Lekarozko sagardotegira hurbildu dira, kooperatibako kideen eskutik sagardo ekologikoa egiteko urratsak ezagutzeko. Bisitan zehar, ikasleek parte-hartu dute ekoizpenaren zenbait fasetan, eta lehen eskutik ikusi dute zer-nola uztartzen diren tradizioa eta jasangarritasuna sagardoaren ekoizpenean.



​​​​​​​