Gure instalazioak - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
Gure instalazioak - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP
Gure instalazioak
Mekanizazio Tailerra
Gure mekanizazio tailerrean hainbat tornu paralelo, fresagailu, artezketa makina eta CNC fresagailu dauzkagu.
Metal-Eraikuntzen Tailerra
Soldadurazko prozesu ezberdinak erabiliz, metalezko egiturak eraikitzeko tailerra daukagu.
Horretarako, ikasleek hurrengo soldatzeko metodoak ikasten dituzte: elektrodo estalia, MIG-MAG, TIG eta soldadura Oxiazetilenikoa.
Horretarako, ikasleek hurrengo soldatzeko metodoak ikasten dituzte: elektrodo estalia, MIG-MAG, TIG eta soldadura Oxiazetilenikoa.
Frontoia
Atsedenaldietan pilotan eta hainbat jokoz gozatzeko frontoi txiki bat daukagu.
Gimnasioa
Kirolaz gozatzeko gimnasio ederra daukagu.
Kimua gela
Proiektu bidezko metodologia aplikatzeko oso egokia den klasea dugu hau. Mahaiak eta aulkiak mugikorrak direnez, taldelanak egiteko oso aproposa den gela dugu hau.
Simulazio gela
Enpresa erreal bateko bulego bat simulatzeko balio duen gela da. Bertan proiektu bidez lan egiteko aukera dugu modu erreal eta praktiko batean.
Erizaintzako tailerra
Erizaintzako ikasleak instalazio hauetan burutzen dituzte klase praktikoak.