GMHZ Haur Hezkuntza - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
GMHZ Haur Hezkuntza - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP
GMHZ Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntza
Bere lanbide eremua 6 urte beheko haurren hezkuntza da, beraien garapen osoa, joko, sormen, partaidetzaz, afektibitatearen garapenaz, psikomotrizitateaz, autonomia pertsonalaz eta soziabilitateaz sustatzeko. Lanaren alde garrantzitsu batek haurren familien erlazioarekin zerikusia dauka, geroz eta handiagokoa den kultur aniztasuneko ingurune batean.
Profila eta gaitasunak
Titulu honek ematen duen heziketa profilak honako esparrutan profesionalki jarduteko gaitasuna ematen du:
- Haur Hezkuntza: hezkuntza zentrotan edota haur eskoletan, 0tik 3 urtetako zikloan. Eskola zentroetan 3tik 6 urtetarako etapan ere laguntzaile moduan parte hartu dezake behar bereziko heziketan adingabeen laguntza bezala, gizarterapenerako, jangelan, eskola ordu kanpo ekintzetarako, eta abar.
- Hezkuntza ez formala: olgeta jarduerekin, aisialdia, ludoketak, bizitoki zentroetan. Naturarekin, turismoarekin, hiriarekin, aisialdiarekin, kulturarekin eta abarrekin erlazionaturiko berariazko programak garatzeko profesional taldeetan sartuz.
- Gizarte Zerbitzuak: arrisku egoeran dauden adingabeekin erakunde edo lan programetan, familia laguntzaren bitartez.
Heziketa, 0tik 6 urtetako haurrekin zuzeneko esku-hartze soziohezitzailerako gaitasunen eskuratzean zentratzen da, beraien oinarrizko beharren zainketa eta atentzioaren bidez. Zehazki:
-
- Hezkuntza elkartearekin erlazio arinak eratu eta mantendu, eta familia, hezkuntza taldea eta beste irudi profesionalekin koordinazioa.
- Haurtzaroaren arretarako programak programatu, heziz parte hartu eta ebaluatu.
- Baliabideak modu egokian antolatuz, 0tik 6 urtetarako haur adingabeen garapen autonomoa errazten duten irakaspen – ikaspen metodoak aplikatu.
- Oinarrizko zainketako lanak bete, hala nola lehen laguntzen eta oinarrizko osasun eta laguntzen zainketa tekniken
- Ikaskuntzak definitu, ordenatu eta ebaluatu, zerotik sei urtetarako haur garapenaren testuinguruan interpretatuz.
Horrela, bere ekimenaren esparruan agertzen diren egoera haiek antzeman eta orientatu daitezke, familia informatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, beraien ardura beste profesionalei edota zerbitzuei desbideratzeko. Egoera horien aurrean ezartzen diren neurriekin laguntzeko gai izan beharra da ere.
- 2 ikasturte
- 20 plaza