Martiko Hitzaldia / Bisita

2024/02/23

👀🦆🦈🍽👀 Nafarroako Familia Enpresaren Garapenerako Elkartearen (ADEFAN) ekarpen berria jaso dugu aurtengoan ere. "Familia Enpresa Ikasgelan" programari esker, ikastetxeetara familia-enpresaren garrantzia eta haren balioak eramaten ari dira, eta ikasleen artean ekintzailetza lantzen ere.

Aurtengoan, otsailaren 19a, astelehenean, Joseba Martikorena, Martiko,S.Ako jabeak, bi hitzaldi eman zituen gure eskolan aipatutako gaiak jorratuz.

Hurrengo bi egunetan, astearte eta aztezkenean, eskolako lehenengo mailetako ikasleak, bi taldetan banaturik, bertatik, Martiko enpresaren ekoizpena eta funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute.

Denetara gure eskolako 100 ikasle zein irakaslek hartu dute parte ekimen honetan. Eskerrak, Martiko enpresa eta Joseba bere arduradunari aurtengoan ere gurekin izateagatik 👀🦆🦈🍽👀