Elizondo Lanbide Eskolako Administrazio eta Finantzetako heziketa-zikloko 3 ikaslek Talentu Plana 2+3 programan parte hartzearen egiaztagiria jaso dute

2023/06/29

Elizondo Lanbide Eskolako Administrazio eta Finantzetako heziketa-zikloko 3 ikaslek Talentu Plana 2+3 programan parte hartzearen egiaztagiria jaso dute Administrazio eta Finantzetako LHko 51 ikaslek jaso zuten atzokoan egiaztagiria, horien artean gure ikastetxeko Naroa Bertiz Aranburu, lesakarra, Jone Oteiza Altzuguren, elizondarra eta Haizea Urkiola Rebollo beratarrak hain zuzen ere.

2+3 Talentu Plana programaren bidez, lanbide heziketako goi-mailako ziklo eta unibertsitate-gradu batek osatutako prestakuntza-ibilbidea lortzea ahalbideratzen dio ikasleari bost ikasturtez (2 Lanbide Heziketa + 3 Unibertsitatean). Kasu horretan, talentu-plana egin duten ikasleek 60 ECTS kreditu lortu dituzte, graduaren ikasturte baten baliokidea. Lanbide Heziketa ikasle hauek, 3 unibertsitate-ikasturtetan Enpresen Administrazioko Graduko ikasketak eta Lan Harremanen eta Giza Baliabideen
Graduko ikasketak egiteko sarbidea lortu dute. Titulazio hauek lortzeko denbora murriztea bezain garrantzitsua da programa honetako ikasketa-plana antolatzea, Lanbide Heziketaren hasieratik unibertsitateko irakaskuntzetaraino jarraipena ematea baita asmoa.