Goi Mailako Heziketa Zikloa

GMHZ Administrazioa eta Finantzak

Administrazio eta Finantzetako Goi-Mailako Teknikaria

Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da: titulu honetako gaitasun orokorraren bidez, kudeaketa eta administrazio eragiketak antolatu eta gauzatzen dira enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza, lan kontabilitate, zerga eta finantza arloko prozesuetan eta, horretarako, indarreko araudia eta kalitatea kudeatzeko protokoloak aplikatzen dira, informazioa kudeatuz, bezeroaren edota erabiltzailearen gogobetetasuna segurtatuz eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauei jarraituz.

Profil hau oso balioaniztuna izanik, Administrazioa eta Finantzak ikasteak aukera emango dizu oso lanpostu desberdinetara egokitzeko eta ia edozein sektore profesionaletan enplegua aurkitzeko. Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako zikloa laneratze maila altua duen gradu praktiko bat da.

Ziklo honetan enpresa baten kudeaketa aitzinera eramateko beharrezkoak diren gaitasunak lortuko dituzu, enpresa batean lan egiten duten sail edo departamentu bakoitzaren ikuspegi orokorra ulertuz eta sail edo Departamentu horietan egin beharreko lanak zikloa osatzen duten modulu edo irakasgaietan landuz.

Graduak, Ofizial Administrariaren lanbidearekin zerikusia duten modulu guztiak ditu. Hauek dira modulu horiek: Giza Baliabideak, Kontabilitatea, Bezeroarentzako Arreta, Finantza Kudeaketa eta beste batzuk. Enpresa Simulazio modulu izanik, modulu guztiak bateratzen dituena. 

Zikloan irakasteko erabiltzen den metodologia aktiboa aukera bat da lanbidean emanen diren erronkei aurre egiteko eta gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak eskuratzeko Zikloa, abiapuntu egokia da ere negozio-ideiak garatzeko, ekintzailetza interesatzen bazaizu Zikloa enpresekin elkarlanean osatuko da, izan ere, ikasketak modu DUALean egiten dira. 

Ikasketa hauen bertze aukera batzuk: 

  • Zikloa modu elebidunean egiteko aukera frantsesarekin.
  • ERASMUS programaren barruko mugikortasun-programak.
  • 2+3 Talentu Plana, zikloa amaitutakoan unibertsitatean sartu ahal izateko.

2024-2025 ikasturterako prestakuntza-eskaintza berria:

2+1 programa jarraituz, Zuzendaritzari Laguntzeko Goi Mailako Lanbide Heziketako zikloa ikasturte batez osatzea, Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako tituluarekin batera, hiru ikasturtetan bi Goi-Mailetan titulatzeko aukerarekin. 
 

Matrikula

Triptikoa