Haur Hezkuntzako ziklokoak Hondarribiko aterpetxean

2024/12/17

Haur Hezkuntzako goi-ziklotik abenduaren 9, 10 eta 11an Hondarribiko Juan Sebastian
Elkano aterpetxean egon gara KOMUNIKAZIO TAILERRETAN.
Komunikazio tailerren helburuak badira norberaren auto-ezagutzan sakontzea, taldearen
garrantziaz jabetzea eta komunikatzeko erari erreparatuz gure gaitasunak hobetzea.
Guretzat hezitzaile on bat izateko ezinbestekoa baita lehenik norberak bere burua ezagutu
eta emozioak kudeatzea, ondoren haurren emozioetan bidelagun on izateko.
Daniel Golemanek dioen moduan “zenbat eta irekiago egon geure sentimenduetara,
orduan eta errazagoa izango da besteen sentimenduak irakurtzea”.