Laneko Segurtasuna eta Osasuna- Mahai ingurua

2023/04/25

Elizondo Lanbide Eskolak mahai ingurua antolatu du, Apirilaren 28an Laneko Segurtasuna eta
Osasunaren Munduko Egunarekin bat eginez

2003an geroztik, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE/OIT) Laneko Segurtasun eta
Osasunaren Munduko Eguna ospatzen hasi zen urtero apirilaren 28an egiten den hitzordu
batekin. Egun honen helburu nagusia, lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen prebentzioa
sustatzea. Gaur 25a bada ere, eskolak, bat egin nahi du sentsibilizazio-eguna honekin.
Horrela, gure erdi maila eta goi mailako zikloetan, Lantokietako Prestakuntza eta Orientabidea
moduluan ezezik, gainerako moduluetan ere, gure eguneroko jardueretan, ikasle zein irakasle
izan, laneko segurtasunaren integrazioaren alde lan egiten dugu. Gainera, Lan arriskuen
Prebentziorako Oinarrizko titulazioak eskatzen dituen edukiak lantzen dira, 39/1997 Errege
Dekretuak ezarritako edukia eta iraupena duen Oinarrizko Teknikari Titulazioa eskuratuz gure
ikasleek.
Gaiarekiko ikasleen sentsibilizazioa lortzeko helburuarekin, eskolako Gorka, Alaitz eta Kizkitza
irakasleen eskutik mahai ingurua antolatua da lan arriskuen prebentzioan jarduten duten
gonbidatu ezberdinekin. Hauen artean egon dira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan
Osasunaren Institutuko Teknikaria den Javier Razkin(ISPLN), laneko istripua jasan duena eta bere
bikotea diren, Patxi Mugika eta Belen Arribilaga eta sindikatuen eskutik berriz, ELA, LAB eta
STEILAS sindikatuko ordezkariak, Andoni Larralde, Mikel Auza eta Iñigo Barace hurrenez hurren.
Mahai inguruaren helburua, Laneko Segurtasuna eta Osasuna gaiaren egunerokoa islatzea
izanen da, geletan landutako eduki horien ezagutza sendotzea, errealitatearekin lotzea eta
beraz, gaiak duen garrantziaz gure ikasleak jabetzea.
Landuko diren gaiak berriz, laneko istripua jasateko probabilitatea handitzen duten ezaugarriak,
horien artean gazteen egoera, laneko istripu zein gaixotasunen datuen errepasoa, emakumeak
lantokietan “Laneko desberdinkeriak, pobreziaren feminizazioa indartzen du” leloa aztertuko da,
laneko arriskuen prebentzioaren egungo egoera enpresetan eta gonbidatuek jokatzen duten
papera, istripuen gertakizunak, osasunaren kontzeptua, arrisku faktoreen detekzioa eta honen
kudeaketa enpresan, langile zein enpresaburuaren betebeharrak eta eskubideak. Laneko
arriskuen prebentzioan informazioa eta formakuntzak duen garrantzia azpimarratuz akituko da
mahai ingurua.
Eskerrak, mahai inguru honetan parte hartu duten hizlari eta gonbidatu guztiei.