Ttonttorra proiektua

2025/04/10

Zuzendaritza Laguntza goi mailako taldeak Administrazio Publikoak Donezteben ireki duen egoitzaren inaugurazio ekitaldia antolatu zuen pasa den ostiralean, apirilaren 4ean. Proiektu honi Ttonttorra izena jarri eta azken hilabeteotan ekitaldi honen prestaketan buru-belarri aritu izan dira.

Nafar Lansare, Foru Ogasuna eta Estatuko Enplegu Zerbitzuaren zerbitzuak jaso ahal izango dituzte herritarrek inauguratu berri duten eraikinean. Inaugurazio ekitaldi honetan, agintari ezberdinen presentzia izan zen: María Chivite (Nafarroako Gobernuko presidentea), Jose Luis Arasti (Ekonomia eta Ogasun kontseilaria), Carmen Maeztu (Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enplegu kontseilaria), Miriam Martón (Nafarroako Enplegu Zerbitzuko  zuzendari gerentea), Maite Domónguez (Aurrekontu eta Ondarearen zuzendari nagusia), Oscar Martinez de Bujanda (Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari gerentea), Alicia Echeverria (Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria) eta Juan Telletxea (Doneztebeko alkateordea), besteak beste. Nafarroako Gobernuak argitaratutako prentsa-oharrean, ekitaldiaren inguruko informazio gehiago aurkitu daiteke, hala nola ekitaldiaren laburpen bideoa.

Proiektu honen bitartez, maila honetako ekitaldi baten antolaketan eta prokotolo ekintzetan beharrezkoak diren ezagutzak landu eta zuzenean praktikan jarri ahal izan dituzte ikasleek.