Elizondoko Lanbide Eskolako ikasleek lau bizikleta bidali dituzte Cabo Verdeko emakumeendako

2023/02/27

🚲🌍🚲 2022/23 ikasturtean Elizondoko Lanbide Eskolak CABEME (Cabo Verdeko Emakumeak) proiektua aurrera eramaten ari da. Lehenengo mailako OM Elementu Metalikoen Fabrikazioko eta OM Bulegoko Informatikako ikasleek parte hartu dute proiektuan.

Ayuda Contenedores GKEarekin elkarlanean, hainbat tresna bidali zituzten Afrikako lanbide eskola batera, eta orain hango emakumeak laguntzeko ideia martxan jarri dute. Afrikako emakumeek arrain freskoak portutik herrira errazago eramateko baliatuko dituzte bizikleta hauek.

Honekin, Cabeme proiektuari bukaera eman diote. Esperientzia arras aberasgarria izan da.🚲🌍🚲