Igor Opoka gure ikasleak espediente akademiko onenaren saria jaso du

2024/03/12

Martxoak 5ean, guztira 35 ikaslek jaso zituzten 2022-23 ikasturteko Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko Lanbide Irakaskuntzako Sari Bereziak. Sari horiek espediente akademiko onena duten ikasleei ematen zaizkie.

Entrega Iruñako Baluarte Kongresu Jauregiko Luneta Aretoan egindako ekitaldi batean egin da, eta gure ikaslea den Igor Opoka Mitxeo saritua izan da.

Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilaria izan da ekitaldiaren buru, eta bertan izan dira Luis Calatayud Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia eta Esther Monterrubio Lanbide Heziketako Plangintza eta Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, bai eta saritutako pertsonen laguntzaileak eta saritutako ikasleak dituzten ikastetxeetako zuzendaritza-taldeetako ordezkariak ere.

Saritutako ikasleek, aintzatespen ofizialaz gain, 300 euro jasoko dituzte goi-mailako aparteko sariaren kasuan, 250 euro erdi-mailako sariaren kasuan eta 200 euro oinarrizko lanbide-heziketako ikasleen kasuan. Goi-mailako eta erdi-mailako kategorian saritutako ikasleek autonomia-erkidegoetako ikasleekin lehian aritzeko sari nazionaletan parte hartuko dute.

 

​​​​​​​​​​​​​​