📡 Gorramendiko Telekomunikazio Zentroa ezagutzen! 🌦️

2025/10/30

Gora begira estazio meteorologikoaren proiektuaren barruan, gaur Nasertic enpresaren Gorramendiko Telekomunikazio Zentroa bisitatzeko aukera izan dugu.
Bisita honetan ikusi dugu zenbateraino diren garrantzitsuak halako azpiegiturak gure eguneroko komunikazioan mugikorrak, ordenagailuak, telebistak edota irratiak funtzionatu dezan. 📱💻📺📻

Gailu ezberdinen ezaugarriak eta segurtasun neurri zorrotzak azaldu dizkigute, baita euria, haizea, elurra edo itzalaldi baten aurrean komunikazioa eten ez dadin erabiltzen dituzten babes mekanismoak ere.

🌄 Bisita amaitzeko, mendi-ibilaldi zoragarria egin dugu Gorramenditik Erratzura jaitsiz!