Erasmus+ egonaldia Finlandian

2024/09/13

Aurten, ikasturte hasiera berezia izan da! Lanbide Eskolako Administraritza departamentuko Maria Eugenia Mayora  irakasleak  egonaldia egin du Finlandian, astebetez, Erasmus + beka bati esker, Finlandiako Lanbide Heziketaren sistemari buruzko ikastaro bat egiteko, herrialde nordikoaren kulturan murgiltzeaz gain. 

Estatuko  hainbat tokietako 20 irakasle eta ikuskariekin  eta Finlandiako  irakasle eta zuzendariekin  batera, elkarbizitza Helsinkiko eta Porvooko ikastetxeetan garatu da, erabiltzen diren metodologia berritzaileak bertatik bertara ezagutzeko.

Deigarriena izan da Finlandian ikasleen ongizate fisiko eta mentala lehenesten dutela, atsedenerako eta aisialdirako espazioekin, eta Estatuak hezkuntzan egiten duen inbertsio handiarekin. Puntu garrantzitsu bat enpresaren eta ikastetxearen arteko elkar lana eta integrazioa da.

Finlandian ikasleen %50 ak Lanbide Heziketa ikasten dute.

Zalantzarik gabe, hezkuntza-sistemaz dudan ikuspegia zabaldu duen esperientzia izan da, eta ideia asko eman dizkit nire eguneroko jardunean egteko.