Ekintzaileen panela - INIZIA ekintzailetza gelak

2024/11/05

Joan zen ortzegunean, urriaren 31a eta laugarren ikasturtez jarraian, Elizondo Lanbide Eskolan,  INIZIA programaren barruan burutzen den Ekintzaileen Panela solasaldia burutu zen. 

Administrazio eta Finantzetako Goi mailako, Administrazio Kudeaketako Erdi mailako eta Bulegoko  Informatikako Oinarrizko Mailako ikasleek, azken urteetan Baztanen beraien negozioa abiatu  duten bi ekintzaile gonbidatuei esker ekintzailetza hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuten.

Beren bizipenak kontatzen gurekin, Ama Ur Garagardotegiko Antton Harispe eta Iñaki Bengoetxea Baztango Xuriko kidea izan ziren.  

Ikaskuntza-goiz bat izan zen gure ikasleentzat, izan ere, jardueraren helburuen artean baitzegoen,  lanbidea garatzeko norberaren negozioa ekitearen aukera balioan jartzea. 

Beraien azalpenetan alderdi ezberdinei eman zioten garrantzia bi ekintzailek. Lehenik eta behin, ze  profileko ekintzaileak ziren azaldu zuten. Batak langabezia egoerari aurre egiteko modu bezala ekin  zion autoenpleguari eta bertzeak berriz, ekoizten zuen produktua hagitz gustukoa zuelako baita  produktu naturalak eta garbiak kontsumitzeak izan zen bere ekoizpen grina sortu zuena. Bigarrenik,  arrakastaren bidean jartzeko disziplina, esfortzua eta motibazioa behar-beharrekoak direla eta  aunitzetan lan karga handia bada ere zure negozioa aurrera eramatea, maite duzun hori egiten  aritzeak, ikuspegia aldatu egiten duela. Akitzeko, ekintzaileen lekukotzaren barnean, hasieran eta  gaur egun oraindik ere, bidean aurkitzen dituzten oztopoak eta proiektua aurrera eramateko  dituzten zailtasunak agertu ziren, bainan oraindikere, denboran atzera begiratuz, ez direla damu  eta merkatuan beraien presentziarekin jarraitzeko gogoz eta ausardiaz agertu ziren, urratsak emanez, beraien bizitzeko modua aurrera ateraz eta hasierako negozio ideia hura, negozioa  egonkortuz.  

Jardunaldiaren moderatzaile eta aldi berean bere ekintzaile bizipenak azaltzen Nicolas Martinez  egon zen, Lemon Milk enpresaren izenean. 

Jarduera hau, aitzinera eramateko, Nafarroako Gobernuak, Lanbide Heziketan INIZIA programak  Ekintzailetza Gelak bultzatzeko eskaintzen duen finantzazioaren laguntzari

Gure eskerrik zintzoena, Antton Harispe eta Iñaki Bengoetxeari gurekin partekatutako solasak eta
esperientziagatik.