Gizarte Ekonomian Ekintzailetza - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
Gizarte Ekonomian Ekintzailetza - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP
Gizarte Ekonomian Ekintzailetza
2025/02/07
Atzokoan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Ekintzailetza Gelak aitzinera eramateko garatzen duten INIZIA programaren barrenean, Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteko (ANEL) kidea den Alfredo Chourraut-en ikasketak jaso zituzten Erdi Mailako Administrazio Kudeaketako eta Goi Mailako Administrazio eta Finantzetako bigarren mailako ikasleek.
Jardunaldiaren izenburua “Gizarte Ekonomian Ekintzailetza” zen. Jorratutako gaien artean, Gizarte Ekonomiako nortasun juridikoen ezaugarriak, abantailak, Mikrokooperatiba, Kooperatiba edo Sozietate laboralak eratzeko baldintzak. Landutako gaietan ere eta ikasleei ekiteko gogoa pizteko, ANEL-ek ekintzailetza bultzatzeko martxan duen, “Ekintzailetza-Kooperatibaren” funtzionamentua azaldu zen.
Gonbidatuen artean ere, Malerreka Commons kooperatibako kidea den Patxi Urrozek hartu zuen hitza bere bizipenak kontatzeko. Izugarri interesgarria bere enpresa sortzeko kontakizuna eta baita gaur egun laneratze prozesuan gure eskualdean gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzen burutzen duten lana.