Visita a CEIN y al Parque de los SENTIDOS del alumando de Grado Superior - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP - Ikasnova
Visita a CEIN y al Parque de los SENTIDOS del alumando de Grado Superior - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP
CEIN eta ZENTZUMENEN Parkera GMko bixita
2025/12/12
Joan zen asteartean (2025/12/09), Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra S.L. (CEIN, S.L.) bisitatu zuten Administrazio eta Finantzetako Goi maila ikasleek.
Zentzu hau, Nafarroako Gobernuko irabazi-asmorik gabeko enpresa publikoa da eta Nafarroako garapen ekonomikoa bultzatzea du helburu, espiritu ekintzailea suspertuz eta enpresa berriak sortzen lagunduz.
Ikaskuntza-goiz bat izan zen gure ikasleentzat, izan ere, jardueraren helburuen artean lanbidea garatzeko norberaren negozioa ekitearen aukera balioan jartzea zegoen.
Bertan, ekintzaile berriei laguntzeko gaur egun dauden zerbitzuak ezagutzeko aukera egon zen. Horien artean, CEINek aitzinera eramaten duen “RUTA 31”, ekintzailearen ideia gauzatzen eta negozio bat abian jartzen laguntzeko aurrera eramaten duten doako laguntza-programa pertsonalizatua ezagutu genuen, baita “NAVARRA EMPRENDE” orrialdeak eskaintzen dituen zerbitzuak eta ”IRUÑEA EKINTZAILE”, Iruñeko Udalak eta CEINek diseinatutako ekimena ezagutzeko aukera ere izan zen. Programa honen baitan, Iruñako alde zaharreko merkataritza bultzatu, indartu eta biziberritu nahi da.
Lucia Nietoren eskutik, enpresa mintegian gaur egun kokatuta dauden enpresa ekintzaile berritzaileen adibide ugari ezagutzeko aukera egon zen. Horietako bat, BELLEZON enpresa.
Honen ondoren, Noaingo Zentzumenen Parkea ezagutu genuen. Lorategi honek, bost gune ezberdin ditu, eta haietako bakoitza zentzumenetarantz bideratua dago: lorategi ingelesa, lorategi frantsesa, lorategi japoniarra, lorategi mediterraneoa eta lorategi jangarria. Honetan, Lorategiko landare artean, bakoitzak bere irudimena, gustu, usain, testura, soinu eta koloreak lantzeko aukera izan zuen beti ere zentzumenekin jokatuz.
Gure eskerrik zintzoena, CEIN-eko teknikariak diren Maria Jesus Vernal, Iratxe Sola eta Lucia Nietori eta baita, Zentzumenen parkeko Koldori gurekin partekatutako solasak eta esperientziagatik.



