Zuzendaritzari Laguntzako Goi Mailakoak EITB

2025/05/12

Pasa den apirilaren 11ean, Zuzendaritzari Laguntza goi mailako taldea EITBren Miramongo egoitzan izan zen. Bertan, erakundeko produkzio arduradunekin bildu eta ekitaldi bat telebistara emateak suposatzen duen guztia ezagutu zuten. Horretaz gain, zuzeneko emanaldi baten grabaketan sartu eta plato ezberdinak ikusi ahal izan zituzten.